BEGIRADA

Kiroletik harago, gaztetxoen arteko elkartasuna

640 futbol talde ari dira lehian Donosti Cup-en. Horien artean bada bat berezia, Sierra Leonako futbolari gazteek osatutako Diamond Child. Gerrak zauritutako herrialde honetako futbolarien etorrerak txapelketa kirola baino gehiago dela erakusten du; kultur arteko topaketa eta elkartasuna. Gipuzkoako Batzar Nagusiek harrera egin zieten, eta afrikar kantu eta dantza alaiz eskertu zieten Sierra Leonakoek.