GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Munduan gose direnen kopurua, berriz gora


Nazio Batuen arabera, 2018an oraindik 821,6 milioi pertsona bizi ziren gosez mundu osoan. Gainera, hirugarren urtez jarraian gose direnen kopuruak gora egin du. Txostenak dioenez, susperraldi ekonomiko eskasa gosea desagerrarazteko ahaleginak mugatzen ari da. Kontraesanezko garaiak bizi ditugu: espazio-armada sortzen ari diren honetan, gizateria ez da goseteei amaiera emateko gai.