JUL. 23 2019 Erremontea Xanti Utergaren erabaki «erraz eta naturala» Aitatasun baimena dela eta, aurrelariak uko egin dio bihar aurkeztuko duten Buruz Burukoan jokatzeari. Jon ORMAZABAL Bihar Galarretan aurkeztuko duten Buruz Buruko txapelketak, urte osoko zitarik garrantzitsuena denak, hutsune nabarmen bat izango du, egungo txapeldunorde Xanti Utergak uko egin baitio lehiaketari bere bigarren haurra izan osteko aitatasun baimenaz gozatu ahal izateko. Doneztebarraren bigarren semea uste baino lehenago jaio izanak planak zertxobait aldatu dizkion arren, erabakia ondo pentsatuta eta «naturaltasun» osoz hartu omen du, lehendik ere ba omen zituelako aurtengo buruz burukoan jokatu edo ez zenbait zalantza. «Aurretik ere zalantzak izan nituen, azken boladan ez nintzen-eta oso gustura jokatzen ari. Hilabete geldirik egon nintzen lesio bategatik eta pentsatu nuen kantxara itzulita uko egitearen ideia hori pasako zitzaidala eta azkenerako animatu nintzen, baina haurrarena gertatu zen, etxean solastatu genuen honen inguruan, beste txiki bat ere badugu eta etxean badela lanik eta lehenbizikoa hori dela erabaki genuen», azaldu zion pilotariak GARAri. Alkate lanik ere ez Ez da denboraldi baterako utzi behar izan duen lanbide bakarra; izan ere, apirilaren 25eko hauteskundeen ostean, bigarren aldiz Doneztebeko alkate irten zen Xanti Uterga. «Han ere baja hartuta nagoenez, bietan egon beharra daukat, ezin dut batean bajan egon eta bestean jokatzen, eta erabaki beharra zegoen aitatasunagatik buruz burukoa galdu edo ez eta azkenean hala erabaki dugu», gaineratu zuen. Ez dira asko antzeko arrazoiengatik beraien kirol ibilbidean, nahiz eta txikia izan, etenaldi bat egin duten gizonezko kirolariak, baina Xanti Utergak ez dio aparteko garrantzirik ematen hartutako erabakiari. «Nik uste dut pisuzko arrazoi bat dela eta poztekoa, gainera». «Nik uste gero eta gehiago direla horrelako kasuak. Agian pilota munduan ez zen orain arte halakorik gertatu eta fabriketan eta ‘bizitza normalean’ halako kasuak milaka dira». 34 urterekin, abuztuaren 1ean egingo ditu 35, buruz burukoa da irabazteke geratzen zaion txapel handi bakarra eta, aukerak ere gero eta gutxiago izan daitezkeela argi duen arren, «esandakoa, ez dit pena handirik ematen uko egin izanak. Uda lasai bat hartuko dut, atseden hartuko dut, gorputzak ere eskertuko dit, eta irailean itzuliko naiz. Gero hor egonen da Binakako Txapelketa, hilabete inguru izango dut jokoa-eta berreskuratzeko eta ea Binakako horretan, azken urteetan bezala, gustura aritzeko aukerarik dudan eta zorterik dudan», gaineratu zuen. Kontuan izan behar da Binakakoan lau txapel irabazi dituela doneztebarrak eta bere garaipen zerrenda handitzen jarraitzeko asmorik baduela. Bera gabe, hamaika izango dira aurtengoan buruz buruko txapelaren bila arituko diren erremontistak, urteko sasoirik garrantzitsuenean. Alternativa femenina en Gasteiz Mientras empresas de la LEP.M y Ayuntamiento de Gasteiz mantienen la negociación por el canon a pagar por el consistorio para la disputa de la feria de La Blanca, la federación ha decidido apostar por la pelota femenina de cara al festival que se estaba consolidando como alternativa para la tarde del día de blusas y neskas de la capital arabarra. En principio había perfilado un festival con mano profesional masculina, pero ante las dificultades y la indefinición surgida en torno a la negociación entre empresas y Ayuntamiento, la federación ha programado un festival femenino en el que los más txikis tendrán entrada gratuita y los adultos deberán pagar 5€. En ausencia de Leire Garai, en Portugal con la Euskal Selekzioa, el partido de mano enfrentará a Arrate Bergara y Uxue Oses contra Madalen Etxegarai y Nora Mendizabal. En paleta de goma, Ane Isasmendi-Irati Ruiz de Azua se medirán a Irati Perez y Laura Sáez Arzamendi. J.O. ZALANTZAK Ekainean izandako lesioaren aurretik ere bazituen buruz burukoan aritzeko zalantzak, eta animatu zenean haurraren jaiotza aurreratu eta etxeko lanak lehenetsita, ez jokatzea erabaki du.