JUL. 30 2019 BEGIRADA Autokrata ankerraren erregetzak jada 20 urte Tronura igo zeneko argazkiak hogei urte ditu. Jantzi tradizionalekin okasiorako, Europako diskoteketan traje garestienekin, botere guztia, %100a, bere eskuetan du. Sahararren eta disidenteen aurka basatia, baina lagun onak ditu, bereziki Frantzian. Egonkortasunaren bermetzat daukate, Marokoko gazteen ia erdiak langabezian eta herritarren herenak analfabeto mantentzen dituen autokrata anker hau.