GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Antxetak eta gizakien utzikeria


Donostiako hondartzetan kaioen presentzia handia omen da. Udal gobernu taldeak egoera aztertu du eta «kontrol neurriak» hartzeko aukera mahai gainean jarri du. Hori ikusita, Aranzadi elkarteak argi utzi du antxeta kopurua egonkor mantentzen dela eta hiltzeak kaltea besterik ez duela ekarriko. Gogoratu du hondartzako erabiltzaileek uzten dituzten hondakinak direla hainbeste kaio egotearen arrazoia.