SEP. 05 2019 KLIK Zebren marren tokian, behien orbanak errepidea gurutzatzeko Batzuentzat frikada hutsa izango da; besteentzat, keinu polita norberaren nortasunari. Atentzioa ematen du behintzat: Galiziako hainbat udalerritan zebra-bideak kendu eta behi-bideak jarri dituzte, esne-ustiategi baten ekimenez. Coruñako hirigunean jarri zuten lehenengoa, duela urtebete, eta orain A Baña, Mazaricos, Santa Comba eta Mesiako udalek erabaki dute oinezkoek errepideak gurutzatzeko orduan, marren ordez, behiek dituztenen tankerako orbanak zapal ditzaten. Sektoreak eta behiak Galizian duten garrantzia nabarmentzea du helburu ekimenak. Argazkia: GARA