Aizkora
Nafarroako bost finalistak, erabakita
Igandean jokatu zen Uharteko Jai Alai pilotalekuan Nafarroako lehen mailako aizkora kanporaketa. Bederatzi aizkolarik hartu zuten parte eta pilotalekua bete egin zen. Egin beharreko lana: bi kana-erdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat ebakitzea. Aurrena amaitu zuena Iker Vicente izan zen 14 minutu eta 51 segundoko denborarekin. Bigarren Jon Rekondo izan zen (15:46); hirugarren, Ruben Saralegi (16:08); laugarren, Juan Jose Lopez (16:26) eta bosgarren, Joxean Etxeberria (17:08). Bost horiek Doneztebeko finalean izango dira azaroaren 15ean. Kanpoan geratu ziren Iban Resano (17:15), Oier Kañamares (17:48), Eneko Saralegi (18:38) eta Asier Pellejero (20:55).
Topics of the day
Las actas del desarme revelan las «distorsiones y falsedades» de Lakua
Topics of the day
Dauden tresnekin ahal den guztia egiteko borondatea
Topics of the day
Israel: Estado canalla
Topics of the day
Nueva interpretación de la Mano de Irulegi, que por fin se puede visitar
Topics of the day