BEGIRADA

Zerbitzu publiko osasuntsuak behar ditugu

Euskal Kostaldeko Ospitale Zentroko langileak greba eta mobilizazio dinamikan buru-belarri dabiltza. Herenegun ospitalean elkarretaratzea egin zuten eta atzo suprefetura aurrean egin zuten mobilizazioa, bata zuria jantzita. Langile gehiago izatea, soldaten igoera eta lan baldintzak hobetzea dira aldarrikapen nagusiak, betiere, zerbitzu publikoen defentsan. Izan ere, horiek gabe jai dugu guk, eta gure osasunak.