OCT. 06 2019 Aizkora Aitzol Atutxa finaletik kanpo geratu da Andres OSA «SAKONA» Atzo jokatu zen Gasteizen Euskal Herriko Aizkolarien Txapelketa Nagusiko kanporaketa, eta bertan ezusteko ikaragarria izan zen. Aitzol Atutxa, azken urteetako txapelduna, finaletik at gelditu zen. Egin beharreko lana bi kana-erdiko, beste bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztea zen, eta lan hori burutzen azkarrena Iker Vicente izan zen, 18 minutu eta 11 segundoko denbora eginda. Bigarren Mikel Larrañaga izan zen (18:35), hirugarren Julen Alberdi (20:08), laugarren Iñaki Azurmendi (20:59), bosgarren Eneko Otaño (21:12) eta seigarren Jon Rekondo (21:18). Sei horiek finalean sartu ziren. Zazpigarren Mujika izan zen (21:23), zortzigarren Ugaitz Mugertza (21:48), bederatzigarren Aitzol Atutxa (22:02), hamargarren Ruben Saralegi (25:05) eta azkena Luis Txapartegi (27:07).