BEGIRADA

Extinction Rebellion, bazterrak astintzen

Extinction Rebellion taldeak hainbat ekintza gauzatu ditu asteon mundu osoan zehar. Klima aldaketaren inguruan egia esatea eta klima larrialdiari aurre egiteko neurri eraginkorrak hartzea eskatzen dute. Gizartea krisi ekologiko eta existentzialaz ohartarazteko ahaleginetan ari dira. Eta lortzen ari dira. Atzo New Yorkeko kaleetan ibili ziren, txalupa txiki eta guzti.