GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Injustiziaren aurrean, tinko


Eguzkia dirudi hodeien artean. «Ez dugu onartzen» esaldiak hainbertze injustiziari erantzun diezaioke... Emakumeen kontrako indarkeriari, arrazismoari edo aberastasuna banatzen ez duen sistema honi. Eta hainbertze begiratzen da bertze aldera... Horregatik, preso katalan eta altsasuarrak babesteko indarberritu den mugimenduak eguzkia dirudi hodeien artean.