BEGIRADA

Abortua legeztatzeko aldarria Ipar Irlandan

Ipar Irlandako Parlamentuaren atariraino iritsi zen atzo abortua legeztatzearen aldeko aldarria hainbat gizon-emakumek egindako protestaren bidez. Britainia Handian 1967tik dago legeztatua haurdunaldia etetea, baina Ipar Irlandan debekatuta jarraitzen du. Horrekin batera, emakumeen eskubideak «despenalizatzeko» eskatzen dute gero eta ahots gehiagok.