OCT. 22 2019 BEGIRADA Abortua legeztatzeko aldarria Ipar Irlandan Ipar Irlandako Parlamentuaren atariraino iritsi zen atzo abortua legeztatzearen aldeko aldarria hainbat gizon-emakumek egindako protestaren bidez. Britainia Handian 1967tik dago legeztatua haurdunaldia etetea, baina Ipar Irlandan debekatuta jarraitzen du. Horrekin batera, emakumeen eskubideak «despenalizatzeko» eskatzen dute gero eta ahots gehiagok.