GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Aukera izango balu, berak ere alde egingo luke


Tamalez, ohiko bilakatzen ari da Kalifornia kiskaltzen ikustea. Azken egunotan sekulako sutea pairatzen ari da, eta garrek parean aurkitu duten guztia deuseztatu dute. Edo ia guztia. Soda Rock upategia zaintzen duen altzairuzko basurdeak erasoari eutsi dio, baina aukera balu, berak ere alde egingo luke, ziur. Ez da erraza izango horrelako hondamendiaren erdian bakarrik geratzea.