GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Horia, gorria edo beltza: nahi adina garagardo Portugaleten


Portugaleteko Kuadrillek zazpigarrenez antolatu dute asteburuon Beernikolas garagardo festa. Oktoberfest alemana nola, herriko merkatuan mota askotako garagardo –tartean, Boga eta Laugar ekoizle artisauak–, txerri-ukondo eta saltxitxek bete dituzte mahai ilara luzeak. Gaur gauera –edo goizaldera – arte luzatuko da atzo hasi zuten jaia, eta nobedade gisa, herri bazkaria egingo dute gaur. Gaua amaitzeko, Ein Prosit Polkaren kontzertuak altxaraziko ditu zerbeza-pitxer erraldoiak.

Argazkia: Monika DEL VALLE | FOKU