GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Nazareko olatu erraldoiaren gainean dantzan


Olatu handien sasoia da. Eta azaroan sartzearekin batera, surflari eta surfzale askok jartzen dituzte begiak Portugal aldera begira, zehazki Nazarera (Praia do Norte). Hango olatu erraldoiak sekulako sona du eta, argazkian ikusten denez (Rodrigo Koxa brasildarra ageri da taula gainean), ez da txantxetakoa han uretaratzea. Eztabaidarako tartea ere irekitzen du, balizko errekorrak direla aitzakia. Polemikak polemika, berriz ere iruditzarrak uzten ari da.

Argazkia: Olivier MORIN | AFP