KLIK

Ez dira inauteriak, baina ia-ia: Rioko itsaso gorri-beltza

Flamengo-ko jokalari, teknikari, arduradun eta jarraitzaileek festa latza piztu zuten River Plate talde argentinarra Libertadores Kopako finalean 2-1 garaitu eta, 24 ordu eskasean, Brasilgo Liga irabazita. Ia 40 urte zeramatzaten kontinente mailako txapelik jantzi gabe, eta ospatu beharra zegoen. Milaka lagunek itsaso gorri-beltza (taldearen koloreak) osatu zuten Rio de Janeiroko karriketan, taldea zeraman autobusa kasik ez aurrera, ez atzera uzteraino.

Argazkia: Carl de SOUZA | AFP