GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Haur minbiziari aurre egiteko ilea moztuko dute Durangon


Bihar, 10.30etik 14.30era, herri desberdinetako ile-moztaile eta bizarginak Durangon batuko dira, haur eta gazteen minbiziaren aurkako borrokarako dirua biltzeko. “La Cuadri del Hospi” elkartearekin eta Durangoko Udalarekin elkarlanean, 10 euroren truke moztuko dute ilea eta bildutako diru guztia elkarte horri bideratuko diote. Ilea mozteko tiketak “La Cuadri del Hospi” elkartearen bitartez edo bihar bertan erosi ahalko dira, Santa Maria elizpean jarriko diren karpetan. Txartel horiekin, gainera, ile-moztaileek eta bizarginek eskainitako otzara baten zozketan parte hartzeko aukera izango da.

Argazkia: GARA