BEGIRADA

Greziarrak ere, pentsio duinen alde

Belaunaldi guztietako milaka greziar mobilizatu ziren atzo Gobernuaren pentsio erreformaren aurka. Hirugarren greba da duela zazpi hilabete Demokrazia Berria alderdi eskuindarrak boterea eskuratu zuenetik. EBk duela bost urte herrialdea umiliatu eta hamarkadetarako estutuagatik, justizia sozialaren bandera altxako duenik badela berretsi dute berriz ere.