BEGIRADA

Sexu erasoen eta tratu txarren salaketak, gora

Feminismoak azken urteotan babes sozial ikaragarria lortu arren, emakumeen kontrako biolentziak ez du behera egin. Barakaldoko Argitan zentroak 2019an tratu txar eta sexu erasoen 66 biktima artatu zituen, aurreko urtean baino %74 gehiago, eta «iceberg-aren tontorra» dela adierazi du. Datu kezkagarri hauek epe oso luzeko borroka baten aurrean gaudela berresten dute.