GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

«Intsumituak», euskara eta ikastolaren kontra


Hendaiako ikastolak zuen espazio premiari erantzunez, 2018an Udalak herriko eskola publikoan lekua eskaini zion. Frantzia Intsumitua ez dago ados, ordea. Hauteskundeei begira, Jean-Luc Melenchonen jarraitzaileek Alderdi Komunistari babesa adierazi diote, ikastolari toki publikoa ematearen aurka azaldu delako, hain zuzen ere. Intsumisioa… euskararen aurka.