GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Etxera edo kalera, biek balio dute


Koronabirusak gure errutina guztiak hankaz gora jarri ditu. Eta oso etxeko ditugun aldarrikapen mezuak ere beste begi batzuekin ikus ditzagun eragin dezake. «Etxera» hori ez al da kutsatu halako ukitu negatibo batekin azken egunotan? Pintadak «kalera» esango balu beste aldarte bat piztuko al liguke? Aditza bat edo bestea izanda ere, erroan den nahia, eta beharra, ez da aldatuko.