BEGIRADA

Antonio, askatasunarekin konpromisoa

Antoniok telefonoz deitzen zuen. Artikulua ondo jaso genuen jakiteko, baina beste kezka batzuekin ere bai: GARAren aurkako espolioaz galdetzeko nahiz proposamenak egiteko. Kataluniako erreferendumaren ostean, bereziki, sarri deitu zuen, eta aste batzuetan hiru artikulu, baita lau ere, bidali zizkigun, nola edo hala askatasunaren aldeko bere ekarpena gehitzeko. Agur eta ohore!