APR. 24 2020 BEGIRADA Lenin, 150 urte Herenegun Leninen jaiotzaren 150. urteurrena izan zen. Lider iraultzailea, teoriko marxista, estatu gizon pragmatikoa, gidatu zuen iraultzak kapitalismoari alternatiba erreala planteatu zion. SESBen erorketak utopien urruntze drastikoa eragin zuen; egun, mundua amildegi ekologikora hurbiltzen ari den garaian, utopiak berreskuratzea izan daiteke gizateriaren biziraupenerako aukera bakarra.