MAY. 04 2020 KORONABIRUSAREN KRISIA Autonomien aurrean, alarmari eta defizit mugari eutsi die Sanchezek Ohi bezala, adostasunik lortu gabe amaitu zen espainiar presidentearen eta autonomia erkidegoetako gobernuburuen arteko igandeko hitzordua. Alarma egoera bertan behera uzteko eskaerak baztertzeaz gain, defizit muga marraztu die bere solaskide telematikoei, gero 16.000 milioiko dirutza bideratuko diela gaineratuz. Ramon SOLA Iganderoko zazpigarren bilera telematikoa, Pedro Sanchez eta erkidegoetako gobernuburuen artekoa, eta aurreko seien emaitza bera: espainiar presidentearen ildoa jaun eta jabe atzokoan ere, alarma egoerak ematen dion aginte bakarra erabiliz. Martxoaren 15 hura gogoan, begirada atzera botaz, lehenengo bilkuretan pandemiaren aurkako estrategia zen gakoa eta Quim Torrarena, ahots nagusia; Kataluniako presidentak mahaigaineratutakori ezezko borobila eman zion une oro Sanchezek, nahiz eta egun edo aste batzuen buruan hark planteatutakoa bere kabuz agindu. Azken asteotan beste eztabaida bat gailendu da: estrategian adostasun handiagoa sumatzen da, baina autonomia erkidegoei alarma egoeraren adierazpenaren bidez kendutako eskuduntzak noiz itzuliko zaizkien da koska. Eta honetan ere, Sanchez itxi-itxi oraingoz, berean temati. Argudioa edo aitzakia, hauxe: alarma egoerarik gabe ez legokeela hiritarren aske ibiltzeko eskubidea murrizterik, eta ondorioz ezinezkoa litzatekeela deskonfinamendu mailakatua egitea. Oraingo honetan, astero alferrikakoak izan diren aurreko kexak alboratu zituen Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak. Elkarguneak bilatzen saiatzeko, alarma egoeraren edukiak euskal arauditik ere agindu daitezkeela ikusarazi nahi izan zion Moncloakoari: 1986ko Osasun Publikoaren Legea, 2011. urteko izen berekoa eta Osasun Antolamenduaren Legea aipatu zituen, zehazki. Torrak ez zuen hain fin jokatu, akaso taktika horrek ezertxo ere ekarriko ez zuela jakitun: Sanchezekin bilera eskatu zuen, aldebikoa. Hori ere alfer-alferrik. Ez omen da garaia. Eskaera bera egin zuten PPko bi presidente autonomikok: Madrilgo Isabel Diaz Ayusok eta Galiziako Alberto Nuñez Feijook. Baina arrazoi ezberdina tarteko; Pablo Casadok markatutako Gobernutik aldentzeko irizpidea beren egin nahi izan zuten. Andaluziako Juan Manuel Morenok, ordea, alarma egoera maiatz bukaera arte luzatzea onetsi du, PPren barruan eztabaidak dituztela islatuz. Pilota orain Kongresuko taldeen teilatuan da: bozkatuko al dute Urkulluren eta Torraren alderdiek alarma egoera luzatzearen aurka? Asteazkenean erantzuna; momentuz, «hitz egiteko denbora badago», esan zuen Itxaso Atutxa jeltzaleak. Bitartean, B planik ez duela esan du Sanchezek, baina bistan da luzapena Kongresuan aurrera aterako ez balitz ere kontrolari eusteko beste lege batzuetan zirrikituak izan ditzakeela. Kontrol politikoari tinko eutsi bitartean, arlo ekonomikoan eskua zabaltzen duela irudikatu zuen espainiar presidenteak. 16.000 milioi euroko fondoa besapean eraman zuen bilerara, bere leloari eutsiz, «berreraikuntzarako». Gustura hartu zuen Maria Chivite Nafarroako lehendakariak, eta segituan Hitzarmen Ekonomikoaren bilera egitea eskatu zuen, Madrilek eta Iruñeak beharrezko moldaketak adostu ditzaten. Torrak, ordea, ohartarazi zuen kopuru hori Katalunian Covid-19ak ekarriko duen galeraren aldean eskas gelditzen dela (4.000 milioi jada). Txanponak, gainera, kontrako aldea badu. Bilera bukatu ostean eginiko agerraldian Maria Jesus Montero Ogasun ministroak argi utzi zuen autonomiei onartu zaien defizita ezingo dela %0,2tik pasatu. Behar larri-larri berriei erantzuteko jada abiatuak ziren aurrekontuak nabarmen moldatu beharko dira, irauli ez badira, eta dena muga horren barruan egin beharko dela agindu du Estatuak. Itxuraz, 16.000 milioi berri horiek ez dira defizit muga horretarako kontuan hartuko, baina koadro osoak autonomia erkidegoen erabakiak baldintzatzea dakar, beste behin ere. Cita previa, el salvoconducto para entrar hoy en la fase 0 Araba, Bizkaia, Gipuzkoa y Nafarroa entran hoy en la fase 0 del plan de desescalada igual que el resto del Estado salvo algunas islas canarias y baleares que acceden a la 1. Y el salvoconducto para reencontrarse con actividades perdidas hace 50 días tiene un nombre: cita previa. Sin ella no se podrá acudir a peluquerías, ni a comercios de ropa, ni a restaurantes de comida a domicilio, ni a otros negocios de menos de 400 metros cuadrados que pueden abrir sus puertas. Se trata con ello de evitar concentraciones de gente, dado que a los locales solo podrá entrar un cliente por cada dependiente y siempre con distancias de dos metros. Las peluquerías, convertidas en una necesidad ya tras casi dos meses sin servicio, serán hoy el mejor reflejo de la «nueva normalidad» que viene; de sus dificultades y a la vez de la necesidad de tirar para adelante. Como obviamente resulta imposible mantener distancias de dos metros, tanto peluqueros como clientes tendrán que protegerse con mascarillas y guantes. Estos y otros locales que reabran deberán ser desinfectados dos veces al día. Tampoco se podrán usar los baños. Pese a todas estas trabas, la mayor parte de las peluquerías que abrirán hoy tienen ya nutrida lista de espera. Otro dato a tener en cuenta dentro de esa cita previa imprescindible, y más aún en este sector: los mayores de 70 años gozarán de preferencia en su horquilla diaria de paseo (de 10 a 12 y de 19 a 20). Por lo que respecta a los restaurantes de comida para llevar, esta tendrá que ser encargada por teléfono o internet, para evitar aglomeraciones, aunque finalmente sí se podrá retirar en el mismo local, a ser posible por ventanilla y evitando cualquier contacto físico. Si todo va bien, en una semana Hego Euskal Herria entrará en fase 1, con terrazas de bares y reuniones de hasta diez personas como novedades significativas, signos de vida social al fin.R.S.