GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Garaipenaren Egunaren 75. urteurrena


Atzo ateratako argazkian, Petr Polomoxnov ageri da, 95 urteko kirgizistandar beteranoa. Egunotan, Garaipenaren Eguna ospatzen ari dira SESB osatzen zuten estatuetan. Mendebaldeak «ahaztu» egin ohi du Bigarren Mundu Gerran Sobietar Batasunak nazien kontrako borrokan izan zuen papera eta ordaindu zuen prezioa (datu ofizialaren arabera, gerran bere biztanleen %13,7 hil ziren).