KLIK

Urubiak berriz umatu dira Ulian, Parkea Bizirik elkarteak jarritako habia kutxetan

Oso pozik dira Parkea Bizirik Kukulunbera elkarteko kideak, urubiak (hontzaren familiako hegaztia da) berriz umatu baitira Ulian dituen habia kutxetan. Zehazki, bi urubi kume jaio dira. «Ilargia agertu eta urubia esnatu egin da. Itzela. Ez dute urtero lortzen. Beren errunaldiak urriak dira», azaldu du talde ekologistak. Urritasun horren arrazoiak bi dira, batik bat: «Baldarrak dira eta, batzuetan, arrautzak zapaldu eta hautsi egiten dituzte. Aldiz, jaiotzarik bada eta janaria eskas, goseak txitak asaldatzen ditu: anai-arrebek elkarri mokoka egiten diote, elkar irentsi arte».

Argazkia: GARA