MAY. 29 2020 BEGIRADA Pandemiaren kontra, kontrol soziala Asko dira covid-19ari aurre egiteko aplikazioak garatu dituzten gobernu eta enpresak. Halako aplikazioek arrisku bat dakarte: jende kopuru handien mugimenduak jarraitzen dituzten heinean, kontrol sozialerako tresnak dira. Jendartearen parte oso handi batek informazio pertsonal mordoa Big Data enpresei oparitu dien garaian, agian balio dezakete gaiari buruzko eztabaida irekitzeko.