JUN. 10 2020 BEGIRADA Faxismoa, konplexurik gabe Horrela agurtu zuen gizon batek, aurreko igandean, Madrilen Black Lives Matter mugimenduarekin elkartasunez burutu zen manifestazioa. Ez zuen kalean egin, eta ez zuen taldearen babesean egin: agur faxista bakarrik zegoela eta bandera konstituzional espainola zuen balkoi batetik egin zuen. Faxismoa harro eta konplexurik gabe ageri da azkenaldian Estatu espainolean.