JUN. 12 2020 BEGIRADA Trump eta nazioarteko erakundeak Atzo, Donald Trumpek AEBetako Armadaren tropak ikertzen ari diren Nazioarteko Zigor Auzitegiko funtzionarioen kontrako zigorrak onartu zituen. Ez da txikikeria; Trump, iritsi zenetik, nazioarteko instituzioen eta akordioen kontra aritu da; besteak beste, zalantzan jarri ditu Arma Nuklearrak Ez Ugaritzeko Hitzarmena eta Klima Aldaketaren kontrako Pariseko Akordioa.