BEGIRADA

HDPko hautetsien aurkako beste eraso bat Turkian

HDP alderdiko hiru diputatuk, «terrorismo» eta espioitza akusaziopean, immunitatea galdu dute eta berehala atxilotu dituzte. Badirudi Turkiako presidenteak, Recep Tayyip Erdoganek, oposizioa indargabetu nahi duela hauteskundeak aurreratzeko. Hala ere, herritarrak demokrazia eske atera dira kalera. Irudian, Tuma Celik, HDPko diputatua, Poliziaren aurrean.