JUN. 19 2020 BEGIRADA Enrique Mayak ez ditu bizikletak maite Astelehenean, Onda Cero irratian, Iruñeko alkateak bizikletei zirkulazio zerga ezartzearen gaineko eztabaida irekitzea planteatu zuen, bera aldekoa dela gehituz. Alta, Mugikortasun zinegotziak aukera baztertu zuen atzo. Badirudi hutsean geratuko dela kontua, Mayak botatako lelokeria batean, baina Iruñeko eskuinak sobera demostratu du astakeria handiagoak egiteko gauza dela.