JUN. 24 2020 BEGIRADA Baita Groenlandian ere Hans Egede misiolari luterano daniar-norvegiarraren estatuari margo gorriz eraso egin diote Groenlandian. Mundu osoan arrazismoaren kontra piztutako mobilizazioen testuinguruan, nazio-estatu ugariren oinarri diren errelato, pertsonaia eta mito historikoak zalantzan jartzen ari dira herritarrak, herrialde askotan gainera. Arriskutsuak dira ekintzok, bai. Potentzial eraldatzailea dutelako.