GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Sukar Horia: iritsiko den pandemia berria?


Jakina, ez gara iraganean epidemia hilgarriak eragin zituen gaixotasunari buruz ari. Bada Bizkaian klima larrialdiari aurre egiteko antolatu den talde bat izen horixe duena: Sukar Horia. Atzo, taldeko bi aktibistak desobedientzia ekintza egin zuten gizateriak bi erronka garrantzitsu dituela gogora ekartzeko: trantsizio ekologikoa gauzatzea eta datorren krisia aberatsei ordainaraztea.