BEGIRADA

«Uma gripezinha», besterik ez

Hasiera-hasieratik mespretxatu zuen pandemia Brasilgo estatuburu ultraeskuindarrak. AEBen atzetik, Brasil da covid-19ak gogorren jo duen herrialdea; milioi eta erdi kutsatu eta 60.000tik gora hildako ditu. Orain, Jair Bolsonaro ere gaixo dago. Irudian, Curitiban udal ehorztetxeko langile bat, bere presidente arduragabearen agerraldia ikusten. Zer pentsatuko ote du?