GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Bilboko Udalak ez du jai parte hartzailerik nahi


Atzo, Bilboko konpartsek jaien antolaketan aldebakarreko pauso gehiago ez emateko eskatu zioten Udalari. Kolaborazio esparrua zen jai batzorde mistoa desegin du Udalak, eta, konpartsekin hitz egin gabe, jaiak bertan behera uztea eta ekimen bakarren batzuk antolatzea erabaki du. Bi jai eredu, aurrez aurre: parte hartzean oinarritzen dena eta eredu neoliberal eta autoritarioa.