GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Estatu laikoaren desegitea Turkian


Turkiako Auzitegi Gorenak Santa Sofia eraikin bizantziarraren museo izaera bertan behera uztea deliberatu du. Erabakiak VI. mendeko eraikuntza hori berriro meskita bihurtzeko bidea ireki du. Unescok, berriz, Gizateriaren Ondare izendatu zuela gogorarazi du, baina ez du oihartzun handirik izan. Recep Tayyip Erdoganek Estatu laikoa desegiteko planekin aurrera jarraitzen du.