JUL. 21 2020 BEGIRADA Desmobilizatuen aurkako sarraskia Kolonbian FARC gerrillako kide ohiak eta euren familiak atera ditu Kolonbiako Gobernuak Ituangon herrian dagoen Santa Lucia gunetik. Bertan bizitza zibila egiten ari ziren, bake akordioetan sinatukoa betez. Baina azken asteetan, inguru horretan 11 militante hil dituztela salatu du FARC alderdiak. Akordioa sinatuz geroztik, guztira 218 dira hildakoak jada. Union Patrioticaren aurkako sarraskia gogoratzen du egungo egoerak.