GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Laguntza onena, bakean uztea


New Delhi kanpoaldean gizon bat kutsatutako Yamuna ibaian arraunean doa bere txalupan aparrez inguratuta. Garai batean esaten zen laguntzea ez dela janaria eskaintzea, baizik eta kanabera bat eman eta arrantzan irakastea. Gaur egun, herrialde industrializatuen ekoizpenak deslokalizatu eta periferian diren herrialdeen ingurumena pozoitu ondoren, kanabera bat emateak ere ez du ezertarako balio.