JUL. 29 2020 BEGIRADA Agur, liberazioarekin konprometitu zen emakumeari Gisele Halimi, aljeriar independentisten laguna, Simone de Beauvoirren laguntzarekin torturaren aurka iritzi publikoa mobilizatu zuen abokatua, Choisir mugimendu feministako buru, heriotza zigorraren aurkako eta homosexualitatearen despenalizazioaren aldeko abokatu eta militante historikoa, atzo hil zen, 93 urte zituela. Goian bego, askatasunaren aldeko borrokalari handia.