BEGIRADA

Ikatzaren aurkako borroka bizia Alemanian

Alemaniako mendebaldean dagoen Garzweiler lignitozko aire zabaleko meategi erraldoia borroka gune bilakatu da. 2006. urtean zabalpen prozesua hasi zen eta laster ustiapenak L277 errepidea suntsituko du eta horrekin inguruko hainbat herrixka desagertuko dira. Talde ekologistek errepide hori marra gorri bilakatu dute deskarbonizazioaren aldeko borrokan.