JUL. 31 2020 BEGIRADA Sua HOP! Air Franceren low cost filiala da. Uztail hasieran, Air Francek 2022 amaierarako 7.500 lanposturen desagerpena iragarri zuen, oinarrian, ordezkatuko ez diren erretiroak eta borondatezko irteerak liratekeenak. Berregituraketa plan honek langileen protestak piztu ditu. Atzokoan ez ziren asko bildu, baina piztu zuten suak datorkigun garaia iragartzen du.