AUG. 11 2020 BEGIRADA Ez dugu deus ikasi Irudian ezkerrean ageri den “Kursk” urpeko-ontzi nuklearra torpedo batek ustekabean eztanda egin ostean hondoratu zen. Bihar beteko dira hogei urte. Hiroshimaren urteurrena ere egunotan bete da. Aitzitik, Hego Koreak jakinarazi duenez, misil balistikoak garraiatzeko gai diren itsaspekoak hedatuko ditu hurrengo bost urteetan. Badirudi ez dugula ikasten.