GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Pandemia eta klase sozialak


El Salvadorren, covid-19aren hedapena dela eta, martxoan eskolak bertan behera utzi zituzten. Horrek oso modu ezberdinetan eragin die ikasleei. Irudiko ahizpek, adibidez, zuhaitz batera igota hartzen dituzte unibertsitateko online klaseak, hori baita Internet estaldura duten leku bakarra. Denok ez ditugu telelanerako edo klaseak Internet bidez hartzeko aukera berberak.