SEP. 05 2020 BEGIRADA Beste zulo bat Suitzako mendietan 2016an munduko tunelik luzeena eraiki zuten Suitzako Alpeetan, 57 kilometrokoa, bidaiariak baina batez ere merkantziak garraiatzeko. Errepideetatik kamioiak ateratzea zuen helburu. Atzo, beste komunikazio ardatz batean, tunel berri bat inauguratu zuten. Ardatz batekin nahikoa ez bazen, agian eredu ekonomikoak mugitzen duen merkantzien bolumena da arazoa.