SEP. 17 2020 BEGIRADA Lehortea Doubs ibaia Villers-le-Lac-en, dago, Frantziako ekialdean. Uda honetan, lehortearen ondorioz, ibaia errekasto bilakatu da; argazkiko piraguak ikusita, badirudi Doubs ibaian egin daitekeen gauza bakarra oinak freskatzea dela. Aurtengoa ipar hemisferioan erregistratutako udarik beroena da. Klimak alarma seinaleak igortzen jarraitzen du. Oraingoz alferrik, ordea.