SEP. 27 2020 KLIK Botilak erretiratzen hasi... eta museoa ireki Badira 15 urte Tengku Mohamad Ali Mansor izeneko malaysiar gizaseme batek, itsasoan eta itsasertzean ikusten zuen botila mordoarekin eta horrek sortzen duen kutsadurarekin arduratuta, erabaki bat hartu zuela: topatzen zuen beirazko botila oro erretiratuko zuen. Eta horrelaxe, bata bestearen atzetik, urteen poderioz, milaka biltzea lortu du (argazkian, Setiu barrutian dagoen Mangkuk herrixkako hondartzan goizaldean aurkitutako bat motxilan sartzen), eta horiek denak itsasertzean zabaldu duen museo koloretsu batean dauzka ikusgai. Egin dezakegunaren erakusgarri. Argazkia: Mohd RASDAN | AFP