SEP. 30 2020 BEGIRADA Kontakizunaren inguruko bataila, pil-pilean Oihane Bakedanori egindako ongi etorriaren aurrean zenbait alderdi, biktima eta presio taldek izandako erreakzioek eta “Patria” eleberrian oinarritutako telesailaren kartelak hautsak harrotu dituzte. Ezker abertzaleak kontakizunaren gaineko eztabaida pizten den oro jasaten duen presioa handia izan arren, bataila galtzeari uko egiten dio. Alde bakoitzak izango du bere kontakizun propioa, hori da errealitatea. Kontua da, abiapuntu horretatik, arerioa makurrarazten saiatu gabe, nola lortzen dugun gatazkaren ondorioei irtenbide duina ematea. Guzti-guztiei.