GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Gorriz, konponbide eske


Alerta Gorria ekimenak hainbat kultur eraikin gorriz argiztatu zituen atzo ikuskizun eta ekitaldietako profesionalen sektoreak bizi duen egoera latza ikusarazteko: Doka, Haizearen Orrazea, Arriaga, Euskalduna, Lur Estudioa, Butroeko Gaztelua (irudian), Jimmy Jazz, Nafarroako Erregeen Jauregia... Konponbiderik ezean, «milaka familiaren hondamendia» eragingo duela ohartarazi zuen.