Amalur ARTOLA
DONOSTIA
OSCAR SARIETARAKO HAUTAGAITZAK

«El Hoyo» eta «La trinchera infinita», Oscarretarako bidean

Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzendutako «La trincera infinita» eta Galder Gaztelu-Urrutiaren «El hoyo» filmak sartu ditu Zinema Akademia espainolak Oscar sarietarako bere ordezkari posibleen zerrendan. Azaroaren 3an jakinaraziko dute zein pelikula lehiatuko den Nazioarteko Film Onenaren Oscar saria lortzeko.

Zinema Akademia espainolak hiru pelikula hautatu ditu Oscar sarietan bere ordezkari izan daitezkeen filmen zerrendan eta horietako bik euskal zigilua dute: Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga gipuzkoarrek zuzendutako “La trinchera infinita” eta Galder Gaztelu-Urrutia bilbotarraren “El hoyo”. Hirugarrena Oliver Laxe galiziarraren “O que arde” filma da.

“La trinchera infinita” iazko Zinemaldian estreinatu zuen Moriartiko lantaldeak, eta zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra eta gidoi onenaren saria eskuratu zituen Donostiako jaialdian. Goya sarietan 15 izendapen bildu bazituen ere, emakumezko antzezle onenaren (Belen Cuesta) eta soinu onenaren saria soilik ekarri zituzten etxera. Pelikula 36ko gerran abiatzen da eta Belen Cuesta eta Antonio de la Torre antzezleek osatutako bikotea du protagonista: errepublikazalea delako atxilotuko duten beldur, senarra etxeko hormen artean ezkutatuko da eta hala emango ditu urteak, etxe barneko atxiloaldian.

Hautagaitzaren berri, trenean, Parisetik Euskal Herrirako bidean zeudela izan zuten Moriartikoek. “La trinchera infinita” urriaren 8an estreinatuko da Estatu frantsesean eta filma aurkezten aritu dira hainbat hiritan. «Trenean harrapatu gaitu notiziak. Bagenekien hamabietan esango zutela zeintzuk ziren pelikula aukeratuak eta bagenekien kinieletan ginela, baina konfirmatu arte ez da jakiten eta, egia esan, poz handia hartu dugu», ziurtatu zigun Jon Garañok.

Izendapen honekin, Oscarren bidean jarri diren hirugarren aldia dute zinemagile gipuzkoarrek. “Loreak” (2014) eta “Handia” (2017) ere Akademiaren zerrendan sartu ziren, eta lehena Oscarretan bere ordezkari izatera ere iritsi zen. «‘Loreak’-ekin pasa genuen fasea eta ‘Handia’-rekin ez, orduan badakigu zer den bat eta zer bestea. Aukeran nahiago ‘Loreak’-ekin bizi genuena berriro bizitzea», esan zuen Garañok, baina gertatzen dena gertatzen dela ere harro daudela ziurtatu zuen zinemagile ergobiarrak, «guretzat politena egindako azken hiru pelikulak aukeratuen artean egon izana baita. Balorean jartzen dugun zerbait da eta lortuko bagenu ‘Lorea’ eta ‘Handia’-rekin eman ez genuen pausoa ematea... ba primeran!».

Euskal zinemaren aniztasuna

Hiru hautatuen artean bi euskal ordezkari izatea ere «berri ona» da Garañorentzat, Euskal Herrian egiten den zinema «nola ari den handitzen» erakusten baitu horrek. Eta euskal zinemaren aniztasuna ere uzten du agerian; «polita da ikustea bi pelikula zeharo ezberdin direla, batak ez du zerikusirik bestearekin eta biak daude lehia berean» esan eta “El hoyo”-ren lantaldeari mezua helarazi nahi izan zion: «Zorionak Galderri eta Loiuko lantalde guztiari. Ea zer gertatzen den azaroan!».

Bigarren euskal sailkatua, “El hoyo”, zientzia fikziozko satira film bat da, Galder Gaztelu-Urrutia bilbotarraren lehen lan luzea. Sitgeseko jaialdian aurkeztu eta besapean lau sari zituela itzuli zen, eta itxialdi garaian Netflix-en gehien ikusi zen filmetako bat izan zen. Mundu garaikideko norberekoikeriaren gaineko parabola da.

Gaztelu-Urrutiak, Basquefilms ekoiztetxearen bidez, bideo labur bat bidali zuen hedabideetara bere sentipenen berri emateko. Pelikula izaten ari den ibilbidearekin «harrituta» agertu zen zuzendari bilbotarra eta joan behar den lekura «pozik» joango dela esan zuen: «Pozik eta trankil nago, datorrena etorriko da eta norabait joan behar bada pozik joango gara». Bidean bi lehiakide indartsu dituela ere nabarmendu nahi izan zuen zinemagileak: «Ez da erraza izango, ‘Trinchera’ eta ‘O- que arde’ ere hor daude eta».

Hirugarren hautagaia Oliver Laxe galiziarraren “O que arde” da, kondenaren hiru laurdenak bete ostean etxera itzuli den piromanoaren istorioa kontatzen duen filma. Cannes-en Epaimahaiaren Saria eskuratu zuen Un Certain Regard atalean eta 2019ko Donostiako Zinemaldian Perlak sailean eman zen.

Erabakia azaroan

Akademiako kideek 58 film luzeko zerrendatik hautatu zituzten ordezkari posibleak. Iaz baino 22 film gehiagoren artean egin dute hautaketa, 2019ko urriaren 1etik aurtengo abenduaren 31ra bitartean aurkeztu diren edo aurkeztuko diren filmak hartu baitituzte kontuan, covid-19a dela-eta Oscar sariak beranduago banatuko baitira.

Javier Rey aktorea izan zen atzo erabakiaren berri eman zuena, Zinema Akademia espainolak egin zuen ekitaldian. Iragarri zuenez, azaroaren 3an jakinaraziko dute hiru horietatik zein film sartuko den Nazioarteko Film Onenaren Oscar sarirako lehian. Oscar sariak, aldiz, 2021eko apirilaren 21ean banatuko dira Los Angelesen (AEB) egingo den galan.

La lucha por la comida llevada a otro nivel

Mikel INSAUSTI

La construcción de universos originales a partir de materiales preexistentes podría ser denominada algo así como reciclaje cinematográfico, y “El hoyo” (2019) nos transporta a un extraño lugar nunca antes visto en una pantalla, pero a la vez nos permite reconocer en él realidades ya reflejadas en obras literarias o audiovisuales. Hay mucho de kafkiano, de orwelliano, de cervantino incluso en su interior. Y en la vertiente cinéfila cómo no pensar en el siempre visionario Marco Ferreri y su provocadora de conciencias burguesas “La grande bouffe” (1973), o en la claustrofóbica estructura espacial y moral mostrada por Vincenzo Natali en “Cube” (1997). Luego están aquellas películas que reubican la lucha de clases en vehículos o edificios que representan a toda la sociedad, el tren de la futurista “Snowpiercer” (2013) del coreano Bong Joon-ho, o el alto rascacielos de la adaptación de la novela de J.G. Ballard que un errático Ben Wheatley hizo en “High-Rise” (2015).

El gran mérito del debutante Galder Gaztelu-Urrutia es haber creado una película que puede funcionar igual en un festival especializado como el de Sitges o en otro más abierto como el de Toronto. Y es así gracias a que escapa de las limitaciones genéricas para convertirse en una impactante fábula distópica abierta a un sinfín de lecturas sobre la naturaleza y el destino último de la humanidad. Determinados comportamientos extremos observables en cuanto el instinto de supervivencia entre en acción demuestran que no se ha avanzado tanto desde los tiempos de las cavernas.

El animal que llevamos dentro, ese animal político, está muy presente en la lucha por la comida que “El hoyo” (2019) plantea en su sentido más básico. El control sobre los recursos alimenticios es la clave del poder económico, de la primacía de las potencias instaladas en el nivel superior sobre la geografía del hambre que queda reservada a los niveles inferiores.

La derrota eterna

Víctor ESQUIROL

El nuevo trabajo de la sociedad compuesta por Jon Garaño, Aitor Arregi y Jose Mari Goenaga es el título de esta 67ª edición de Zinemaldia que seguramente más cerca nos vaya a situar de esa meta tan deseada (y, de hecho, exigible en cualquier gran festival). Estoy hablando, por supuesto, de esa gran película que justifica, por sí sola, el desplazamiento, y que consecuentemente, nos va a acompañar de vuelta a casa.

Para esta ocasión, el conocido como «equipo Moriarti» prescinde del euskara, y filma en un castellano que, esto sí, va a estar profundamente marcado por los acentos y los dejes del sur. El lenguaje ceceante como punto de apoyo fundamental para la adaptación en la Andalucía de 1936. Se nos viene encima, una vez más, la guerra del 36. Empieza a correr así una historia que al principio se comporta como una caza humana angustiosamente trepidante... pero que al poco rato, nos aprisiona en la asfixia del –mejor– cine del encierro.

La oscuridad con la que el director de fotografía Javier Agirre Erauso baña cada imagen, cala inevitablemente en el espíritu de un relato cuyo propósito no es otro que arrojar algo de luz sobre uno de los episodios más oscuros de la Historia reciente del territorio visitado. Hay en las dos horas y media que dura “La trinchera infinita” un sentimiento insoportable de derrota eterna. De una humillación y de una indignidad que, por –terrible– justicia divina, se imponen como combustible de ese miedo y de ese rencor que crecen en los rincones más sombríos de cada hogar. De puertas para adentro, y encarcelados en un ambiente irremediablemente viciado, Jon Garaño, Aitor Arregi y Jose Mari Goenaga han firmado la que seguramente sea la película de posguerra perfecta.